Ez dago errautsik gabeko suterik gizartearen eta teknologiaren arteko harremana aztertzetik eta ikertzetik sortutako proiektu artistikoa da. Informazioaren eta komunikazioaren bitarteko berrien garapenak eta etengabeko aurrerapen teknologikoak ezagutzaren egoera iraultzailea sortu dute, eta hori da, hain zuzen ere, gizarte-aurrerapenaren etengabeko beharraren arrazoi nagusia. Harreman hori, azkenean, premia batean definitzen da, gizarte-antsietate egoera batean, non gaurkoa zaharra den eta atzokoa jada historia.
Ideia hau da teknologiaren eta gizartearen arteko harremanean pentsamendu kritikoa garatzeko oinarria. Prozesu gisa, fabrikazio digitaleko teknologien deslokalizaziotik abiatuta garatzen da proiektua, material tradizionalagoen bidez (argizaria, zura, brontzea edo zeramika) disolbatuta. Prozesu horretatik, antropologikora edo arkeologiara jotzen duen obra-talde bat ateratzen da, «Fake» baten moduan funtzionatzen duten hondakin, sinbolo eta eraikuntzetatik abiatuta.
«Fake» hori ez da inoiz amaiera bat, instrumentu bat baizik. Kontua ez da fikziotik tira egitea atzean dagoen «benetako» horrekin onura bat lortzeko, baizik eta fikzio horrek nola funtzionatzen duen argitzea, eta lotura horiek ikusezin bihurtutako errealitateekin lotzea. Horrela, gure pertzepzioaren lekua lekuz aldatzen da, lehen begiratuan ohartu gabe, iturriak fidagarriak diren ala ez erabaki dugunean hartzen dugun erosotasun-eremutik kanpo gelditzen garelarik.
Une horretan datza pieza multzo hau definitzen duen iruditeria, historiarekin edo memoriarekin lotutako erreferentzietatik abiatuta eraikitzen dena. Horrela, orainaren ezaugarri diren eta oinarri ideologiko (zer) eta teknologiko (nola) sendoa duten jokabide sozial garaikideak nolabaiteko maisutasun tekniko eta estetikoaren bidez zehaztugabetasunean lausotzen doaz, gure buruari galderak egiten jarraitu eta gauzen azken funtsari buruz hausnartzeko gonbidapena eginez. Objektuetatik haratago doan baldintza da, eta kontenplazioa, jakintza edo denbora bezalako kontzeptuak biltzen ditu, museo-testuinguru batean hain presente dagoena, gaur egun termino horien bermatzaile den gorputz extanko gisa funtzionatzen duena.